Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

88. zk., 2017ko maiatzaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2340

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 2koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita zein diren honako agindu eta ebazpen honetan ezarritako laguntzen onuradunak 2016ko ekitaldian: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan (Emaitek Plus laguntzen programa arautzen duena) eta Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2016ko ekainaren 15eko Ebazpenean (zeinaren bidez argitara ematen baita Emaitek Plus laguntza-programarako 2016ko ekitaldiko deialdia).

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, Emaitek Plus laguntzen programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduak 16. artikuluko 3. zenbakian xedatzen duenez, laguntzen ebazpenak eskatzaile bakoitzari banan-banan jakinarazteaz gain, EHAAn argitara emango dira bai erakunde onuradunen zerrenda eta bai emandako laguntzen zenbatekoak ere.

Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2017ko urtarrilaren 12ko Ebazpena jakinarazita (diru-laguntza ematekoa), hau

EBAZTEN DUT:

Argitaratzea zein diren honako agindu eta ebazpen honetan ezarritako laguntzen onuradunak 2016ko ekitaldian: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan (Emaitek Plus laguntzen programa arautzen duena) eta Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2016ko ekainaren 15eko Ebazpenean (zeinaren bidez argitara ematen baita Emaitek Plus laguntza-programarako 2016ko ekitaldiko deialdia). Eranskinean jaso da zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 2a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala