
88. zk., 2017ko maiatzaren 11, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (232 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2339
AGINDUA, 2017ko apirilaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Fundación Instituto de Investigación Biomédica y Desarrollo Tecnológico (Inbiomed)» fundazioaren estatutuetako 6. artikuluan egindako aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2017ko apirilaren 3an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Donostiako (Gipuzkoa) «Fundación Instituto de Investigación Biomédica y Desarrollo Tecnológico (Inbiomed)» fundazioaren estatutuetako 6. artikuluan egindako aldaketa, fundazioaren helbideari buruzkoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Aldaketa hori egitea 2012ko maiatzaren 31n erabaki zuen fundazioaren patronatuak. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.
Bigarrena.– 6. artikuluan eginiko aldaketaren bidez, fundazioaren helbidea aldatzen da, eta artikulu horren testua aldatzen da, fundazioaren jardueraren kokaleku nagusiaren eta administrazio- eta zuzendaritza-zentro berriaren posta-helbidea adierazteko.
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; eta Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua).
Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan; horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Donostiako (Gipuzkoa) «Fundación Instituto de Investigación Biomédica y Desarrollo Tecnológico (Inbiomed)» fundazioaren estatutuen 6. artikuluan eginiko aldaketa (helbideari buruzkoa) –fundazioaren patronatuak 2012ko maiatzaren 31n onartua–, agindu honen datarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkargoko notario Diego María Granados Asensio jaunaren aurrean 2017ko martxoaren 29an egiletsitako eskritura publikoan jasotako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 606).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 20a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
RSS