Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2017ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2313

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 24koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, «Vitoria-Gasteizko tranbia Unibertsitatera luzatzeko eraikuntza-proiektua» delakoak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzeko dena.

2017ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez onetsi zen «Vitoria-Gasteizko tranbia Unibertsitatera luzatzeko eraikuntza-proiektua».

Proiektu horren xedea da eraikuntza-proiektu batean definitzea Vitoria-Gasteizko tranbia Unibertsitatera luzatu ahal izateko beharrezkoak diren obrak.

Proiektu horren abiapuntuko oinarria eta geroagoko garapena honako hau da: modu linealean hedatzea Angulema kalean dagoen gaur egungo amaierako geltokiaren hegoaldeko muturretik, lehenengo unean zerbitzua unibertsitateraino eramateko, eta etorkizuneko faseen bitartez hiriaren hegoaldeko beste gune batzuetara heltzea, adibidez Mendizorrotzako kirol gunera edo mendebaldeko eta ekialdeko auzoetara, eta halaber beste luzapen batzuk egin ahal izatea hainbat bilberen bitartez; alde horretatik, faseka egikaritzeko sekuentziak definitzen dira, eta horietako bakoitzerako gaur egungo egoerarekin bateragarriak diren ustiapen-eskemak aurreikusten dira.

Proiektuan aurreikusita dago tranbia luzatzeko beharrezko azpiegitura eta urbanizazio obren eta lehendik dagoen ADIFen azpiegituraren gainean Las Trianasko taula handitzeko obren definizioa eta balorazioa, bai eta azpiegituraren eta drainatzearen definizioa, elektrifikazioari eta tranbia-instalazioei lotuta dagoen obra zibila, eta lehendik dauden eremuetako eta/edo zerbitzuetako ukipenak, tartea egikaritzen edo ustiatzen den bitartean halakoak behin-behinean edo etengabe gertatzen baitira.

Proposatutako konponbideak lehendik dagoen linea luzatzen du Angulemako geltokitik abiatuta, eta unibertsitatera heltzen da ekialdetik, Las Trianaseko zubia erabiliz trenbidearen gaineko gurutzatzea egiteko.

Lurzoruak lortzeko eta ukitutako ondasun eta eskubideak kudeatzeko, Proiektuak ondasun eta eskubide horien identifikazioa biltzen du. Horretarako, desjabetzen eranskinean lurzatien zerrenda eta planoak azaltzen ditu.

Organo honek eskumena du garraio-azpiegituraren arloan jarduerak betearazteko beharrezko desjabetze-espedienteak tramitatzeko, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 11eko 74/2017 Dekretuaren 22.1 c) artikuluak xedatzen duenaren arabera.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatuta dagoenaren arabera, trenbide-linea berriak jartzeko edo lehendik daudenak handitu edo zabaltzeko proiektuak onartzen direnean, eta, onespen horretan okupatu beharreko ondasunak zehaztuta daudenean, onespenak berekin dakar –nahitaezko desjabetzearen eskakizunen eta prozeduraren ondorioetarako– proiektua bera eta horren gaineko aldaketak herri-onurakotzat edo gizarte-interesekotzat direla adieraztea, eta proiektuarekin batera doan zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla aitortzea.

Nolanahi ere, proiektua onartzeak inplizituki berekin dakarren arren proiektuaren eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18. eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrean jarri behar dela ezartzen dute, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrak zuzentzeko eta interesdunak zeintzuk diren ondo zehazteko.

Hortaz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

«Vitoria-Gasteizko tranbia Unibertsitatera luzatzeko eraikuntza-proiektua» delakoak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzea, Ebazpen hau azkena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen, okerrik baldin badago zuzentzeko, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean.

Aipatu epean, ondasun eta eskubideen zerrenda Vitoria-Gasteizko Udaletxeko iragarki-oholean ere erakutsiko da jendaurrean.

Honen berri eman da denak jakitun izan daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 24a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MIKEL GURUTZEAGA ZUBILLAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala