Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

87. zk., 2017ko maiatzaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2310

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 21ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ana Luisa López Vélez andreak gainditu duela 2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez (2016ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) iragarritako hautapen-prozesua, «Didaktika eta Eskola Antolakuntza» jakintza-arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Ana Luisa López Vélez andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN-zk.: 16297434W. Kodea: AGC8L1 – D00048-9. Jakintza-arloa: «Didaktika eta Eskola Antolakuntza». Saila: Didaktika eta Eskola Antolakuntza. Ikastegia: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: hirueleduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Eskola Inklusiboaren Oinarriak».

Proposatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2017ko apirilaren 21a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala