
86. zk., 2017ko maiatzaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2306
IRAGARKIA, 2017ko apirilaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez itzulketa-prozedura hasi dela jakinarazten baita.
2017ko otsailaren 2an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak erabaki du itzulketa-prozedura bati hasiera ematea, Lehen Aukera programaren esparruan gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko diru-laguntzen deialdiaren 17. artikuluan xedatutakoarekin bat –Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2016ko apirilaren 14an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (EHAA 2016-04-18)–; izan ere, ez da aurkeztu onarpen-ebazpenean ezarritako kontratazioa justifikatzeko dokumentazioa.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), hala zuzenean, nola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez eta, ebazpen horretan baiesten bada ez-betetzea egon dela, jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.
Xede horrekin, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela espedientearen gaineko erabakiaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatu interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 26a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.
RSS