Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2017ko maiatzaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2303

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1319/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1319/2016 behin betiko neurriak aldatzea.

Demandatzailea: Vanessa Suarez Bravo.

Abokatua: Fernando Armentia Pinedo.

Prokuradorea: Patricia Sanchez Sobrino.

Demandatua: Leonel Pedro Rivero Herrera.

Gaia: neurriak aldatzea.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-05-05ean, eta honako hauek dira xedapenak:

Behin betiko neurriak aldatzeko 1319/2016 prozeduran, 177/17 epaia eman da 2017-04-05ean. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da Vanessa Suárez Bravoren ordezkaritzak eskaturik, Leonel Pedro Rivero Herreraren aurka (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.

Leonel Pedro Rivero Herrera demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala