Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2017ko maiatzaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2302

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 49/2017 berehalako judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen honek,

Fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 49/2017 judizioan, Pablo Garcia Abad epaitegi honetako epaileak epaia eman du 2017-02-25ean.

17/2017 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko otsailaren hogeita bosta.

Nik, Pablo Garcia Abadek, Irungo (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesaleko epaile naizenak, ikusi ditut 49/2017 delitu arinen gaineko judizioaren autoak. Bertan honako hauek izan dira alderdi: fiskala, Zara, salatzailea, Peregrina letraduak lagunduta, eta Habiba Myriam Berabid, salatua. Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:

EPAITZA

Habiba Myriam Berabdi kondenatzen dut Zigor Kodearen 234.3 artikuluan jaso eta zigortutako ebasketa-delitu arin bat egiteagatik, erantzukizun penala aldatzen duten inguruabarrik ez dagoela, 3 hilabeteko isun-zigorra betetzera, 4 euro eguneko; gainera, Zigor Kodeko 53.1 artikuluan ezarritako erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du, eta prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu.

Habiba Myriam Berabdik 167,75 euro ordainduko dizkio Zara establezimenduari; PZL-ko 576. artikuluko legezko interesak gehituko zaizkio zenbateko horri.

Habiba Myriam Berabdi (AIZ: 060364300836) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamazazpiko martxoaren hogeita hamaikan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala