
86. zk., 2017ko maiatzaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 2 orri.)
- EPUB (210 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2294
EBAZPENA, 2017ko apirilaren 5ekoa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2016ko uztailaren 1eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak diren erakundeen zerrenda (agindu horren bidez, gizarte-ekonomiako enpresa-lankidetzarako diru-laguntzetarako deialdia egin eta laguntzak arautzen dira).
Diru-laguntzen publikotasun-printzipioaren eta aipatutako aginduaren 13.4 apartatuak dioenaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
2016ko uztailaren 1ekoa Aginduaren arabera, laguntzak eskatu ondoren, onartu diren diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira. Eskabideari emandako espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, erabaki honen I. eranskinean azaltzen den moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 5a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
JOAQUÍN DÍAZ ARSUAGA.
RSS