Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

86. zk., 2017ko maiatzaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2285

622/2017 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, María Dolores Blanco Pompeyo andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatu eta zerbitzu berezietan deklaratzeko dena.

Goierri-Alto Urola Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori zuzendaritza nagusi honen martxoaren 10eko 435/2017 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2017ko martxoaren 21eko EHAAn argitaratu (56 zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, María Dolores Blanco Pompeyo andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

María Dolores Blanco Pompeyo andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Administrazio eta kudeaketako goi-mailako teknikari gisako lanpostu funtzionalaren 5765. ordena-zenbakiko plazaren titularra, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatu da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, zuzendaritza nagusi honek zera

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Dolores Blanco Pompeyo andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko apirilaren 27tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– María Dolores Blanco Pompeyo andrea zerbitzu berezietan deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala