
86. zk., 2017ko maiatzaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
INDARGABETUTAKO XEDAPENA
XEDAPEN OROKORRAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2282
HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 71/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu dira honako dekretu honetan: 71/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena. Dekretu hori 2017ko apirilaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 76. zenbakian, argitaratu zen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
6. artikuluan, 2017/1961 (24/8) orrialdean,
Hau dio:
«n) Informazio- eta telekomunikazio-sistemen arloan Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkion egitekoak betetzea, betiere otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraituz, dekretu horren bidez arautzen baitira informazio- eta telekomunikazio-sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa.»
Baina hau esan behar du:
«n) Informazio- eta telekomunikazio-sistemen arloan Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari dagozkion egitekoak betetzea, betiere otsailaren 18ko 35/1997 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz, dekretu horren bidez arautzen baitira informazio- eta telekomunikazio-sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa.»
RSS