Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2017ko maiatzaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
2202

IRAGARKIA, zentro teknologikoen eta lankidetzazko ikerketa-zentroen finantzaketa-lerro bati dagokiona.

Finantzen Euskal Institutuak (Ogasun eta Ekonomia Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoa) iragartzen du finantzaketa-lerro bat jarri duela abian zentro teknologikoei eta lankidetzazko ikerketa-zentroei laguntzeko.

Finantzaketa-lerro horren xedea izango da zentro teknologikoen edo lankidetzazko ikerketa zentroen kategorian onetsita dauden Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko eragileentzako finantzaketa ematea zirkulatzaile-beharrei erantzuteko.

Ezaugarriei eta eskabidea egiteko prozedurari buruzko informazio orokorra «euskadi.eus» web-orrian dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 10a.

Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia,

JOSU IÑAKI GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala