Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2017ko maiatzaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2190

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 240/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala

Judizioa: 240/2016 behin betiko neurriak aldatzeari buruzko prozedura.

Demandatzailea: Andrea Patricia Soto Zuloaga.

Abokatua: Armando Bilbatua Flores.

Prokuradorea: Maria Jesus Ronda Garcia.

Demandatua: John Gutierrez Gil.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-03-20an, eta honako hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

Baiesten dut Ronda prokuradoreak Andrea Soto Zuloaga ordezkatuz jarri duen demanda, John Alexander Gutiérrez Gil jaunaren aurka, eta, horrenbestez, erabaki da ebazpen honen datatik aurrera 2007ko abenduaren 4ko epaia aldatzea –lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegi honek guraso eta seme-alaben arteko 358/2006 prozeduran emana; Ondorioz, erabaki da adingabeko alabaren gaineko guraso-ahala kentzea Jhon Alexander Gutiérrez Gil jaunari eta, beraz, epaitegi honek guraso eta seme-alaben arteko 358/2006 prozeduraren inguruan emandako epaian ezarritako bisita-erregimena baliogabetzea; etorkizunean, adingabearen guraso-ahala Andrea Soto Zuloaga andreak baliatuko du modu esklusiboan.

Gainerako erabakiak aipatu 2007ko abenduaren 4ko epaian jasota dauden moduan geratzen dira, batez ere elikagai-pentsioa ordainduz adingabearen mantenuan laguntzeko betebeharrari dagokionez.

Prozedura honen izapideak egiterakoan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezarriko.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta pertsonatutako alderdiei.

John Gutierrez Gil demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2017ko martxoaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala