Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2017ko maiatzaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2164

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 11koa, Industriako sailburuordearena, Elkartzen Programako laguntzak 2017ko ekitaldian emateko deialdia argitaratzeko dena. Laguntza horiek irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzenduta daude, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduak Elkartzen programa arautzen du (2005eko apirilaren 20ko EHAA, 74. zk.) –agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2012ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez aldatu da (2012ko ekainaren 22ko EHAA, 122. zk.)–. Elkartzen Programaren bidez, laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeek kanpo sustapeneko jarduerak egiteko laguntzen «Elkartzen Programa» arautzen duen Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoki da hor iragarritako diru-laguntzak emateko, 2017ko ekitaldirako deialdia egitea. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da Elkartzen Programako laguntzak 2017ko ekitaldian emateko deialdia egitea. Elkartzen Programaren bidez, laguntzak ematen zaizkie irabazi-asmorik gabeko erakundeei, kanpo-sustapeneko jarduerak egiteko. Programa hori, bestalde, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2005eko martxoaren 15eko Aginduaren bidez arautu zen –agindu hori Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2012ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez aldatu da.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Xede horretarako, guztira, 1.600.000,00 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 9/2015 Legean ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera. Aurrekontu horiek 2017 urterako luzatu dira.

3. artikulua.– Eskaerak eta epea.

1.– Eskaera, eta aurkeztu beharreko bestelako dokumentazioa, telematikoki bete beharko da, eta horretarako ezarritako lekuan aurkeztuko da, honako helbide elektroniko hauetan:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/es/

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/r44-teletram/eu/

Espedienterako irispidea eta gainerako izapideak honako helbide honetan egingo dira:

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/contenidos/recurso_tecnico/acceso_teletramitacion/es_def/nb29WebProfesional.html?idioma=es&seccion=AF&servicio=I

http://www.industria.ejgv.euskadi.eus/contenidos/recurso_tecnico/acceso_teletramitacion/es_def/nb29WebProfesional.html?idioma=eu&seccion=AF&servicio=I

Eskabide-eredua 1. eranskin gisa argitaratzen da.

2.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean irekiko da, 09:00etan, eta 2017ko ekainaren 9an amaituko da, 12:00etan.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 11.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala