Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2017ko maiatzaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2163

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 24koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzetarako 2016ko ekitaldiko deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 21eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzetarako 2016ko deialdia egin zen.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen bidez, aipatutako aginduan ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.

Beraz, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 21eko Aginduaren 14.6 oinarrian aurreikusitakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko laguntzetarako 2016ko deialdiaren oinarriak onartzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 24a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala