Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2017ko maiatzaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2162

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 24koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita lankidetza-laguntzen onuradunen zerrenda; 2016rako deialdia egin zen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 18ko Aginduaren bitartez, bertan onartu ziren lankidetza-laguntza hauetarako oinarriak, 1305/2013 (EE) Erregelamenduaren 35. artikuluan xedatu bezala.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 18ko Aginduaren bidez onartu ziren, 2016rako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak emateko 2015eko deialdiaren oinarriak onartzeko dena. 1305/2013 (EE) Erregelamendua Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez landa-garapenari laguntzeari buruzkoa da, eta, erregelamendu horren bidez, Kontseiluaren 1698/2005 Erregelamendua indargabetzen da.

Agindu horretan xedatutakoa betetzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpen bidez esleitu ditu laguntzak.

Beraz, onuradunei horren berri eman ostean, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 18ko Aginduan xedatutakoari jarraikiz, hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko maiatzaren 18ko Aginduaren babespean emandako 2016rako laguntzen onuradunen zerrendak (eranskinetan). Agindu horren bidez onartu ziren Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak emateko 2016ko deialdiaren oinarriak. 1305/2013 (EE) Erregelamendua Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez landa-garapenari laguntzeari buruzkoa da, eta, erregelamendu horren bidez, Kontseiluaren 1698/2005 Erregelamendua indargabetzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 24a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala