Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2017ko maiatzaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2158

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2016ko azaroaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Unibertsitateko Irakasle Funtzionarioen kidegoetako plazak betetzeko lehiaketarako deia egiteko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du. Aipatu bezalako hutsak atzeman dira honako ebazpen honen testuan, euskarazko bertsioan:

«Ebazpena, 2016ko azaroaren 16koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Unibertsitateko Irakasle Funtzionarioen kidegoetako plazak betetzeko lehiaketarako deia egiteko dena» (2016ko azaroaren 28ko EHAA, 226. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko bertsioan, 2016/5055 (33/14) I. eranskina,

Honako hau dioen lekuan:

«Kodea: TUC8/1-D00028-23.»

Honela esan behar du:

«Kodea: TUC8/1-D00028-24.»

Euskarazko bertsioan, 2016/5055 (33/17) II. eranskina,

Honako hau dioen lekuan:

«Kodea: TUC8/1-D00028-23.»

Honela esan behar du:

«Kodea: TUC8/1-D00028-24.»


Azterketa dokumentala