Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

81. zk., 2017ko maiatzaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2153

566/2017 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, María Estrella Garrido Manzano andrea Gorlizeko ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatzen duena.

Gorlizeko ospitaleko pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen otsailaren 10eko 224/2017 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2017ko martxoaren 3ko EHAAn argitaratu (44. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, María Estrella Garrido Manzano andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

María Estrella Garrido Manzano andrea, beraz, Gorlizeko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatu da. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa da bera, administrari laguntzaile lanpostu funtzionalaren 19471. ordena-zenbakiko plazaren titularra, Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces Erakunde Sanitario Integratuan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Estrella Garrido Manzano andrea Gorlizeko ospitaleko pertsonaleko zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko apirilaren 18tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– María Estrella Garrido Manzano andrea zerbitzu berezietan deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala