Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2017ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2109

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Salan izapidetzen ari den 595/2015 prozedura arruntean interesdun direnak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2015eko urriaren 27ko Ebazpenaren aurka izangai batek jarritako 595/2015 prozedura arrunta, ebazpen horrek izangaia baztertzen baitzuen 2015eko martxoaren 6ko (martxoaren 17ko EHAA, 52. zk.) Ebazpenez deitutako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesdun diren pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2017ko apirilaren 20a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala