Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2017ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2106

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-48A001-36-2016 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena, 2017ko martxoaren 22koa.

Ebazpen-proposamen hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Beraz, iragarki honen bidez, jakinarazten da Todotextil S.L. enpresari irekitako SAN-48A001-36-2016 zehapen-prozeduran ebazpen-proposamena eman dela 2017ko martxoaren 22an. Ebazpen horren arabera, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.4.e) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egin izana egozten zaio.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko, interesdunek 15 eguneko epea izango dute Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Bilboko bulegora agertzeko (Errekalde Zumardia kalea 39 A).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 5a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria,
Ordezkoak eginez,

Zerbitzu zuzendaria,

SUSANA CEJUDO FERNANDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala