
79. zk., 2017ko apirilaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
2104
IRAGARKIA, zeinaren bidez 1432/2008 Errege Dekretuan ezarritako xedapen teknikoak betetzen ez dituzten goi-tentsioko aireko linea elektrikoen zehaztea jendaurrean jartzen baita.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko maiatzaren 6ko Aginduaren Bigarren Xedapen Gehigarriak ezarritakoari jarraikiz, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak ezarriko du, ebazpen bidez, dauden goi-tentsioko aireko linea elektrikoetatik zein ez datozen bat 1432/2008 Errege Dekretuaren 6. eta 7. artikuluek ezarritako xedapen teknikoekin.
Errege Dekretuaren 5.2 artikuluak eragindako lehendik dauden lineak jakinarazi eta EHAAn argitaratu aurretik, egokitzat jotzen da jendaurrean jartzea, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean. Epe horretan, interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako Bulegoetan –Zuzenean– edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak ezarritako organoen aurrean.
Aurreko atalean ezarritakoarekin bat, epe horretan zehar, dokumentazioa aztertu ahal izateko eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan, http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-579/eu web-orrian eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), herritarrak artatzeko ordutegian.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 5a.
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,
AITOR ZULUETA TELLERIA.
RSS