Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2017ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2101

IRAGARKIA, zeinaren bidez iragartzen baita esleitu gabe geratu dela honi buruzko lizitazio-prozedura irekiaren espedientea: «Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak Lakuan duen egoitzako jantokia prestatzeko, janaria banatzeko eta erabilitako baxera batzeko zerbitzu osagarria» (A-030-DAPJ-2016).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: A-030-DAPJ-2016.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak Lakuan duen egoitzako jantokia prestatzeko, janaria banatzeko eta erabilitako baxera batzeko zerbitzu osagarria.

c) Loteak eta kopurua: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkaritan argitaratu den: 2017ko martxoaren 7ko EHAA, 46. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: balorazio-irizpideak: prezioa.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 41.800 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 19.000 euro. Zenbatekoa, guztira: 22.990 euro.

6.– Esleitu gabe geratu dela deklaratzeko ebazpena: 2017ko martxoaren 29a.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 10a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala