Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2017ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
2098

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 27koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, NBE-2015BA/0006 lankide boluntarioari beka emateko Unesco Etxea – Centro Unesco del País Vasco erakundeari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzen duena. Nazioarteko Erakunde horiek herrialde txirotuetan garatzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak emateko 2015. urteko deialdiaren barruan eman zen laguntza hori.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2015eko abenduaren 3ko Ebazpenaren babespean, Unesco Etxea – Centro Unesco del País Vasco erakundeari 18.540 euroko diru-laguntza eman zitzaion, NBE-2015BA/0006 lankide boluntarioari beka emateko, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2016ko azaroaren 2ko Ebazpenaren babespean aipaturiko beka 18.000 eurokin luzatu zen, guztirakoa 36.540 euro izanik.

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2017ko otsailaren 27an bidalitako komunikazioan, partzialki bekari uko-egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Eskaera aztertu ondoren, Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak erakunde onuradunak uko-egiteko eskaeraren aldeko txostena egin zuen.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak –erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematekoak diren laguntzak–, 9. artikuluan, ezartzen du lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko duela eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez direla ordainduko.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzekoa Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2015. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan NBE-2015BA/0006 lankide boluntarioari emandako laguntzari uko-egiteko eskaera onartzea. Laguntza horien helburua da erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematea.

Horren ondorioz, Unesco Etxea – Centro Unesco del País Vasco Erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 7.397,61 euro. Halaber, baliogabetu egiten da luzapenaren bigarren ordainketa egiteko agindua, 7.200 eurokoa.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 27a.

(2017ko martxoaren 7an Gobernu Kontseiluak onarturiko ordezkapenaren bitartez)

Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusia,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.


Azterketa dokumentala