Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2017ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2095

AGINDUA, 2017ko apirilaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Osasun Saileko Aholku Kontseiluen erregimenari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren babesean, Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua sortu zen 2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez.

Ondoren, Osasun eta Kontsumoko sailburuak, 2011ko urtarrilaren 28ko Aginduaren bidez, batzorde horren kide-kopurua eta banaketa aldatu zuen.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez (2011ko apirilaren 1eko EHAA, 64. zk.), Batzordeko egungo kideak izendatu ziren.

Gaur egun, eta izaera operatiboaren eta araugintza teknikoaren ikuspegitik, irizten da egokiagoa dela Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen kide guztien zerrenda eguneratu bat prestatzea. Batzordea osatzen duen pertsona-kopuruari eutsiko zaio (batzordeburu bat, idazkari bat eta 14 bokal, eta horien banaketa): aurrekoek kargua utzi izanagatik, batzordeburu, idazkari eta zortzi bokalen egitekoak betetzen dituzten pertsonen izendapenak barne hartuko dira orain, eta jada izendatutako beste sei bokalak berretsiko. Gisa horretan, Batzordearen osaeraren erreferentzia bateratua erraztuko da.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzea, pertsona hauen izendapenaren bidez:

Batzordeburua:

Miren Nekane Murga Eizagaechevarria andrea.

Honen ordez:

Eduardo Gárate Guisasola jauna.

Idazkaria:

María Iciar Perez Irazusta Andrea.

Honen ordez:

Enrique Peiró Callizo jauna.

Bokalak:

Asociación Española contra el Cáncer (AECC) elkartearen ordezkaritzan:

Gabriel M.ª Otalora Moreno jauna.

Honen ordez:

Augusto Borderas Gaztambide jauna.

Ginekologiako eta Obstetriziako EAEko Erakundearen ordezkaritzan:

María Arantzazu Lekuona Artola andrea.

Honen ordez:

Ignacio Lobo Lafuente jauna.

Arnas Patologiako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaritzan:

Pedro María Ansola Zubiaurre jauna.

Patologia Digestiboko EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaritzan:

Maite Escalante Ranedo andrea.

Honen ordez:

Luis Bujanda Fernández de Piérola jauna.

Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Erakundearen (Osatzen) ordezkaritzan:

Milagros Arrieta Ayestarán andrea.

Zainketa Aringarrietarako Euskadiko Elkartearen (Arinduz) ordezkaritzan:

María José Almaraz Ruiz de Eguilaz andrea.

Onkologia Institutuaren ordezkaritzan:

Ander Urrutikoetxea Ribate jauna.

Honen ordez:

María Jesús Mitxelena Etxebeste andrea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-zerbitzuen ordezkaritzan:

Andoni Orube Bona jauna.

Francisco Javier Fuertes Velez jauna.

Honen ordez:

Pedro Bilbao Zulaika jauna.

Josefa Ferreiro Quintana andrea.

Honen ordez:

Juan Carlos García Ruiz jauna.

Osasun Sailaren ordezkaritzan:

Nerea Larrañaga Larrañaga andrea.

Raul Poza de Celis jauna.

Honen ordez:

Isabel Izarzugaza Lizarraga andrea.

Guillermo M.ª López Vivanco jauna.

Honen ordez:

José Luis Quintas Díez jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkaritzan:

María Inmaculada Moraza Dulanto andrea.

Bigarrena.– Osaera hau Osasuneko sailburuaren agindu baten bidez berrituko da aurrerantzean, legez izendatutako kideen izenen zerrenda jakinarazi eta gero, betiere.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 10a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala