Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2017ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
2088

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 24koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 14ko Aginduaren bidez emandako laguntzen onuradunen zerrenda argitara emateko dena. Agindu horren bidez deialdia egin zen nekazaritza, arrantza eta elikadurako sektorearen arlo zientifiko, teknologiko eta enpresarialetako ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntzarako laguntzetarako, 2016rako, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean (Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzei buruzkoa).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 14ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen nekazaritza, arrantza eta elikadurako sektorearen arlo zientifiko, teknologiko eta enpresarialetako ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntzarako laguntzetarako, 2016rako, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzei buruzko urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean.

Deialdiko laguntzak esleitu egin dira, eta ebazpenak onuradunei jakinarazi zaizkie. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzei buruzko urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 13. artikuluko 4. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da xedapen horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 14ko Aginduaren bidez emandako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, deialdia egin zen nekazaritza, arrantza eta elikadurako sektorearen arlo zientifiko, teknologiko eta enpresarialetako ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntzarako laguntzetarako, 2016rako, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan, ikertzaile eta teknologo gazteak prestatzeko laguntzei buruzko urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren babesean. Ebazpen honen eranskinean jaso da onuradunen zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 24a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala