Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2017ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2086

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 7koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, jakitera ematen duena 2017ko aurrekontu orokorretan IVAPerako izendatutako dirua, udal administrazioei diru-laguntzak emateko, helburu honetarako: derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetako langileak ordezkatzea, euskara ikastaroetara joan daitezen. Era berean, ebazpen honen bidez, ordezkapenetarako diru-laguntzak bideratzeko ezarriak dauden moduluen kantitateak eguneratzen dira.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan arautu zen, alde batetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua eta, bestetik, ezarri ziren euskara ikastaroetara joaten diren udal langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak. Aipatutako diru-laguntzak daude jasota indarrean dagoen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko diru-laguntzen plan estrategikoan.

Aipatutako aginduaren bigarren kapituluan euskara ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko diru-laguntzak arautzen dira, eta 7.2 artikuluak ezartzen du aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren hasieran diru-laguntzak emateko izendatutako diru kopurua IVAPeko zuzendariaren ebazpen baten bidez jakinaraziko dela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.

Halaber, ordezkapenetarako diru-laguntzen modulu horien eguneratzea 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du eta, horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan aurreko urtean kontsumoko prezioen indizeak izandako gehitze bera gehituko zaie indarrean dauden moduluei.

Ikusirik aurreko urteko kontsumoko prezioen indizeak % 1,5 egin duela gora, eta egin beharreko kalkuluak egin ondoren,

Hori guztia kontuan izanik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakitera ematea 2017ko aurrekontu orokorretan IVAPerako izendatutako dirua, honako helburu honetarako: udal administrazioei diru-laguntzak ematea, euskara ikastaroetara joaten diren langileak ordezkatzeko kostua finantza dezaten, derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuetan egonik eta partzialki edo guztiz liberatuta egonik hizkuntza-eskakizun hori eskuratu arte. Hauek dira izendatutako diru kopuruak:

47140 Programa, «Euskalduntze eta hizkuntza normalkuntza»; kontzeptuak 422.01-1 «Udal langileen ordezkapenak egiteko diru-laguntzak», 150.000 euro, eta 422.11 -1«Mankomunitateen langileen ordezkapenak egiteko diru-laguntzak», 5.000 euro. Guztira: 155.000 euro.

Bigarrena.– Euskara ikastaroetara doazen langileak ordezkatzeko, diru-laguntzen modulu hauek ezartzea hilabeteko:

– Asteko 25 ikastorduko ikastaroa edo barnetegiko ikastaroa: gehienez ere 2.074,24 euro hileko.

– Asteko 15 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 775,55 euro hileko.

– Asteko 10 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 513,38 euro hileko.

– Asteko 8 ikastorduko ikastaroa: gehienez ere 413,38 euro hileko.

2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 13.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, horiek ez bezalako ordu-moduluak ere diruz lagundu ahal izango dira, eta diru-laguntzaren kalkulu proportzionala egingo da, IVAPek aginduaren bosgarren artikuluan ezarritakoari jarraituz deialdiak egin baititzake eta deialdi horietan ezarritakoaren arabera onartu bestelako ordu-modulu horiek.

Mila biztanletik beherako lurralde-esparruetako administrazioetako idazkaritza eta kontu-hartzailetzako lanpostuaren titularra ordezkatzeko diru-laguntza modulua hileko 3.110,77 euroraino gehituko da, apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betetzeko.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 7a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala