Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2017ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ARARTEKOA
2083

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 11koa, Arartekoarena, erakundeko Kontratazio Mahaia eratzekoa.

Maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuak –horren bidez zati batean garatu zen Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legea– 21. artikuluan arautzen du herri-administrazioen kontratazio-mahaien osaera, publikotasuna izan behar duten esleipen-prozedura ireki, murriztu eta negoziatuetan.

Arartekoaren Antolaketa eta Funtzionamendurako Araudiaren 45. artikuluan ezarritakoaren arabera (2010eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez onartua, martxoaren 24ko EHAA, 56. zk.), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ararteko erakundearen Kontratazio Mahaia honela osatuta egongo da:

Mahaiburua: Faustino López de Foronda Vargas, idazkari nagusia. Ordezkoa: Jaione Aguirre Alcelay, aholkulari juridikoa.

Mahaikideak:

– Valentín Martínez-Acha López, Aurrekontu eta Ekonomia Kudeaketako eta Administrazio, Langile eta Mantentze-lanetako zuzendaria.

– Inmaculada de Miguel Herrán, Gizarte Harremanetako, Azterlanetako eta Modernizazioko zuzendaria.

– Teresa Llantada Iglesias, aholkulari juridikoa.

– Ana Barriuso Barriuso, Eusko Legebiltzarreko Zerbitzu Ekonomikoetako burua.

Ararteko erakundearen mahaikideen ordezkoak honako hauek izango dira, hurrenez hurren:

– Carlos Barcina Fernández, aholkulari juridikoa.

– María José Fernández de Landa, aholkulari juridikoa.

– Cristina Rodrigo Redondas, aholkulari juridikoa.

Ondasun eta zerbitzu informatikoak kontratatzerakoan, mahaikide izango da Juan José Arruza Laraudogoitia, Eusko Legebiltzarreko Informatika Zerbitzuetako zuzendaria. Horren ordezkoa Andoni Aia Arrizabalaga izango da.

Idazkaria: Mikel Iturbe Zabaleta. Ordezkoa: Trinidad Suquía Arizmendi, aholkulari juridikoa.

Bigarrena.– Baliorik gabe geratzen dira Kontratazio Mahaiaren aurreko izendapenak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau argitaratzen den egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 11.

Arartekoa,

MANUEL LEZERTUA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala