
79. zk., 2017ko apirilaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2082
EBAZPENA, 2017ko apirilaren 10ekoa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Irene Sierra García andreak gainditu duela 2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez (2016ko azaroaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) iragarritako hautapen-prozesua, «Ingeniaritza Kimikoa» jakintza-arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Irene Sierra García andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN-zk.: 45620317R. Kodea: AGC8L1 – D00069-9. Jakintza arloa: «Ingeniaritza Kimikoa». Saila: Ingeniaritza Kimikoa. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Ingurumen Kutsaduraren Tratamendua» eta «Ingurumen Ingeniaritzaren Oinarriak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan-kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2017ko apirilaren 10a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Erabakia, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.
RSS