Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2017ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
2081

AGINDUA, 2017ko apirilaren 11koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Lan eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Lan eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiteko Lan eta Justiziako sailburuaren 2017ko otsailaren 22ko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2017ko martxoaren 2ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Simón Mesanza Legarda jauna proiektuen arduradun izendatzea Lan eta Justizia Saileko Justizia Administrazioko Zuzendaritzan (kodea: 511288; dotazio-zenbakia: 1; lanpostu-mailako osagarria: 28; berariazko osagarria: I-A).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2017ko maiatzaren 2tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 11.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala