Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

79. zk., 2017ko apirilaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2080

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 6koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, Finantza Ekonomia II sailaren arautegiaren aldaketa onartzeko dena.

Finantza Ekonomia II Sailaren arautegia 2014ko maiatzaren 12an argitaratu zen EHAAn, eta aldaketa 1. eta 2. artikuluan egin da, egoitzari eta atalei buruzkoetan; guztia ikastegien berrantolaketaren ondorioz.

Aldaketa aho batez onartu zuen Finantza Ekonomia II Saileko Kontseiluak 2016ko abenduaren 16an egindako bileran, eta lege txostena aldekoa da.

Sailen Oinarrizko Arautegian, 4.3 artikuluan, jasotakoari jarraituz, idazkari nagusiak onartuko du, eskumenak eskuordetuta, Finantza Ekonomia II Sailaren arautegiaren aldaketa, betiere txosten guztiak aldekoak badira eta inork eskatu ez badu Gobernu Kontseiluan aurkezteko. Artikulu horretan zehaztutakoaren arabera, bestalde, honako hauek dute hori eskatzeko eskubidea: Gobernu Kontseiluko kideek; arautegiak eragin egiten diela uste duten sailetako kontseiluek; eta kasuan kasuko saileko kideen % 15ek, gutxienez.

Horregatik guztiagatik, ondokoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Finantza Ekonomia II Sailaren arautegiaren 1. eta 2. artikuluen aldaketa onartzea eta honako idazketa hau izango dutela:

«1. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 3.1 artikuluaren zehaztapena.

1.– Finantza Ekonomia II Sailak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean dauka administrazio egoitza.

2. artikulua.– Sailen Oinarrizko Arautegiko 8. artikuluaren zehaztapena.

1.– Finantza Ekonomia II Sailak bi sail atal ditu: Bata, Gipuzkoako Campusean, eta bestea, Arabako Campusean.

2.– Ondokoak dira sail atalen egoitzak, hurrenez hurren: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea - Gipuzkoako Atala; Ekonomia eta Enpresa Fakultatea - Arabako Atala.»

Bigarrena.– Onartutako aldaketaren berri ematea Gobernu Kontseiluari.

Hirugarrena.– Agindua ematea Finantza Ekonomia II Saileko arautegian egindako aldaketa argitaratzeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gobernu Kontseiluari horren berri eman eta gero, argitaratu eta hurrengo egunean indarrean sartuz.

Leioa, 2017ko apirilaren 6a.

Idazkari nagusia,

MIKEL GARMENDIA MUJIKA.


Azterketa dokumentala