
74. zk., 2017ko apirilaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (228 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
ARABAKO TOKI ADMINISTRAZIOKO IDAZKARI, KONTU-HARTZAILE ETA DIRUZAINEN ELKARGO OFIZIALA
1941
IRAGARKIA, Arabako Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-Hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialaren Estatutuak aldatzeari buruzkoa.
2017ko martxoaren 10ean egindako batzarrean, Arabako Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-Hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialak erabaki zuen aldeko irizpena ematea Gobernu Batzordeak prestatutako estatutu-aldaketari.
Profesionalen Elkargoei eta Kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuko 38.2 artikuluarekin bat etorriz, jendaurreko erakustaldia irekitzen da, hilabeteko epearen barruan elkargokideek zuzenketak aurkeztu ahal ditzaten. Zuzenketak idatziz aurkeztu ahal izango dira cositalaraba@cositalaraba.org helbide elektronikoan edo Gaztelako Atea kalea 9, 1.A helbidean, non interesatuek eskura izango baitute estatutuen aldaketari buruzko testua.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 5a.
Jarduneko lehendakaria,
ASCENSION HORMAZABAL.
RSS