Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2017ko apirilaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1934

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 31koa, Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Asociación de Distribuidores Horeca de Euskadi-Euskadiko Horeca Banatzaileen Elkartearen (ADISBASK) estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta aldatutako estatutuak gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Ikusirik sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko bulego publiko honetan irekitako espedientea, Asociación de Distribuidores Horeca de Euskadi-Euskadiko Horeca Banatzaileen Elkartearen (ADISBASK) estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta Elkarteko idazkariak aurkeztutako dokumentazioari buruzkoa, ebazpen hau ematen da, honako aurrekarietan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2017ko martxoaren 21ean, aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta aldatutako estatutuak gordailutzea eskatzeko eskabidea aurkeztu da.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentu hauek daude jasota: gordailutze-eskabidea egiteko instantzia, estatutuak aldatzeko erabakia jasotzen duen ezohiko batzar orokorraren akta eta aldatutako estatutuak (baita sinatzaileen identitatea egiaztatzeko agiriak ere).

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dira eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen. Bada, dekretu horretako 16. artikuluan, Lan eta Justizia Saila sortzen da, zeinari esleitzen baitzaizkio, besteak beste, lan-harremanei dagokienez lan-legeriako exekuzio-arloak eta -funtzioak. Horrez gain, xedapen iragankorretatik lehenengoan zera ezartzen da: harik eta erregelamendu organikoak –azken xedapenetatik lehenengoa– onartu arte, indarrean izango dira Jaurlaritzako sailen egitura eta funtzioak zehazten dituzten arauak, aplikatzekoa delarik apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuko 11.m) artikulua, zeinarekin organo honi ematen baitzaio honako eskumena: Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen estatutuen gordailuari dagokion bulego publikoa zuzentzea. Azken dekretu horren bitartez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen da.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia jasota dago apirilaren 1eko 19/1977 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da aipatu elkartearen estatutuak aldatzeko erabakia jasotzen duen ezohiko batzar orokorraren aktari buruzko dokumentazioa eta aldatutako estatutuak gordailutzea, eta argitara ematea ekintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Asociación de Distribuidores Horeca de Euskadi-Euskadiko Horeca Banatzaileen Elkartearen (ADISBASK) estatutuak gordailutzeko agintzea.

Bigarrena.– Agintzea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Sindikatuen eta Enpresa Erakundeen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6 artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 31.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala