Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2017ko apirilaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1860

EDIKTUA, kalteak erreklamatzeko bideratutako 84/2013 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 84/2013 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Juan Ignacio Iturbe Ortuondo eta Maria Ascensión Manzanares Garcia.

Abokatua: Ariztimuño Quintanilla Gerardo eta Ariztimuño Quintanilla Gerardo.

Prokuradorea: Carnicero eta Carnicero.

Demandatua: Flora Idiarte Medinaren jaraunsleak eta Iker Gil Valderrama.

Gaia: kaltea konpontzea.

Judizio horretan, 2013-04-22an epaia eman zen, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten da M.ª Ascension Manzanares Garciaren eta Juan Ignacio Iturbe Ortuondoren ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Flora Idiarte Medinaren jaraunsleen eta Iker Gil Valderramaren aurkakoa. Horrenbestez horiek kondenatzen ditut solidarioki hauek ordaintzera:

– Behar eta egoki diren konponketak egitera helbide honetan dagoen etxebizitzan: Madril kalea 1, 6. solairua, C hizkia edo erdikoa, Basauri, hain zuzen ere, etxebizitza horretako bainugela edo komuneko elementu sanitarioetan (juntak eta dutxa, bainera, komun, konketako hustubideak, eta, halaber, sarrerako hoditeria eta ur-hustuketa konpontzea, beharrezko bada), justu azpian den etxebizitzako bainuaren edo komunaren sabaiko filtrazioak eta hezetasunak eten arte; aipatu lanak egiteko behar diren baimenak edo lizentziak eskuratuko eta ordainduko dituzte. Konponketa eta ordezkatze horiek, baldin eta demandatuek egiten ez badituzte, haien kontura egingo dira, prozesalki hala baitagokio;

– Demandatzaileen etxebizitzako komuneko sabaien konponketa egitea, hondatuta dauden zatietan (eskaiola, sabai faltsua, hondatutako hormak saneatzea eta lehortzea, pintura, elementu elektrikoak, eta gainerakoak).

Kostuak berariaz alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.

Flora Idiarte Medinaren jaraunsleen eta Iker Gil Valderramaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko uztailaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala