Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2017ko apirilaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1847

IRAGARKIA, Honen bidez jakinarazten da Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko otsailaren 20ko Agindua, SAN-48A001-30-2016 zehapen-espedientean aurkeztutako gora jotzeko errrekurtsoa ebazten duena.

Ebazpena jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Beraz, jakitera ematen da Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak 2017ko otsailaren 20an agindu bat eman zuela interesdunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko.

Legezko oharrak:

1.– Aipatutako ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari bi hileko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

2.– Interesdunak eskuragarri dauka agindu horren testu osoa Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan: Recalde zumarkalea 39 A, Bilbao.

3.– Zehapena honela bete behar da:

Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ordaintzerakoan, adierazi beharko dira izena (Mir Rahmath Ali) eta espediente-zenbakia (SAN-48A001-30-2016), eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 23a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria,
Horren ordez,

Zerbitzu zuzendaria,

SUSANA CEJUDO FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala