Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2017ko apirilaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1845

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak B-23/2017-T zehapen-prozedurari hasiera eman diola jakinarazteko dena.

Iván Ramos Cueli jaunari, Bar®Ure (Arrieta Jaio kalea 5 behealdea, Amorebieta-Etxano) establezimenduaren jabea denari, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2017ko martxoaren 1ean zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik (tabakoa).

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunek hamabost eguneko epea dute hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe berean, halaber, espedientea ikusi ahal izango dute Osasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Rekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua).

Aipatutako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hau ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 64.2.f) artikuluan esandakoaren arabera.

– Erantzukizuna onartzeko aukera dago, 39/2015 Legearen 85. artikuluaren ondorietarako, alegia, dagokion zehapena ezarriz amai daiteke prozedura eta hasieran ezarritako isun-zehapenaren zenbatekoa % 20 murriztuko da.

Halaber, ebazpena baino lehenagoko edozein unetan borondatez ordaintzeak amaitu egingo du prozedura eta proposatutako isun-zehapenaren zenbatekoari % 20ko murrizketa egingo zaio.

Kasu bietan, metagarriak diren murrizketaz baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera edo uko egin beharra dago.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Jakinarazpen honek, epe kontaketari dagokionez, «dies a quo» ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2017ko martxoaren 22a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala