Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2017ko apirilaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1816

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako 2. sekzioan izapidetzen ari den 359/2016 prozedura arruntean interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Hautagai batzuek jarritako 359/2016 prozedura arrunta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2016ko apirilaren 12ko Ebazpenaren aurka, zeinak deia egiten baitu Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurara (2016ko apirilaren 25eko EHAA, 77. zk.).

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2017ko martxoaren 30a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala