Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2017ko apirilaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1815

IRAGARKIA, zeinaren bidez epaitzen baitira Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 94/2017-B prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Errenteriako Udaltzaingoko praktiketako funtzionario batek jarritako 94/2017-B prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2017ko urtarrilaren 5eko Ebazpenaren aurkakoa; ebazpen horrek deklaratzen du ez-gai dela Euskal Herriko Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agenteen kategorian sartzeko prestakuntza-ikastaroan.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Donostia-San Sebastiángo Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2017ko martxoaren 30a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala