Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2017ko apirilaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1808

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzorde horien osaera argitaratzen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko otsailaren 22ko Aginduaren bidez (2017ko otsailaren 27ko EHAA, 40. zk.), literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.

Aipaturiko aginduaren 13. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzorde bik prestatuko dituzte eta igorriko dizkidate diru-laguntza horiei buruzko ebazpen-proposamenak, eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horien osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeetako kideak izendatzea eta batzorde horien osaera –ondoren azaltzen dena– argitaratzea:

Euskarazko literatura argitalpenak

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Pedro Unzurrunzaga Schmitz.

– Lourdes Otaegi Imaz.

– Jose Manuel López Gaseni.

– Ana Urrestarazu Etxaniz, Euskal Editoreen Elkarteak proposatutakoa.

Gaztelaniazko literatura argitalpenak

Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Pedro Unzurrunzaga Schmitz.

– Lourdes Otaegi Imaz.

– Jose Manuel López Gaseni.

– Andrés Fernández Seco, Euskadiko Editoreen Gremioak proposatutakoa.

Batzorde bien idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria izango da.

Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezatela agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan finkatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 16a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala