Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2017ko apirilaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1806

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 22koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urriaren 11ko Aginduan jasotako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall zentroan ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza bat emateko deia egin zuen agindu horrek.

Deialdia egin zuen agindu horren 8.7. artikuluan ezartzen denez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall zentroan ikertzaile bisitarientzat diru-laguntzaren onuradunen zerrenda argitaratzea, ebazpen honen eranskinean adierazten den bezala.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 22a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala