Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2017ko apirilaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1804

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2017ko martxoaren 27koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei laguntzeko programaren diru-laguntzak emateko deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.a) artikuluan xedatzen denez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Horrelako hutsak aurkitu dira Industriako sailburuordearen 2017ko martxoaren 27ko Ebazpenean (2017ko apirilaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 65. zk.). Ebazpen horren bidez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei laguntzeko programaren diru-laguntzak emateko deialdia. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2017/1695 (1/6) orrialdean, 3.1 artikuluan, gaztelaniazko bertsioan,

Honela dio:

«El límite máximo de horas subvencionables a que hace referencia el artículo 5.1.a) de la Orden que regula el programa de apoyo a las organizaciones clúster de la Comunidad Autónoma del País Vasco es de 17:00 horas, lo que equivale a la dedicación anual de 10 personas.»

Baina honela esan behar du:

«El límite máximo de horas subvencionables a que hace referencia el artículo 5.1.a) de la Orden que regula el programa de apoyo a las organizaciones clúster de la Comunidad Autónoma del País Vasco es de 17.000 horas, lo que equivale a la dedicación anual de 10 personas.»

2017/1695 (6/2) orrialdean, 5. artikuluan,

Honela dio:

«Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2017ko maiatzaren 12ko 12:00etan amaituko da (EHAAn argitaratu eta hilabete bat geroago).»

Baina honela esan behar du:

«Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2017ko maiatzaren 12ko 12:00etan amaituko da.»


Azterketa dokumentala