Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2017ko apirilaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1800

490/2017 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Esther Litago Sola andrea Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko izendatu eta zerbitzu berezietan deklaratzeko.

Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen otsailaren 20ko 305/2017 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2017ko martxoaren 3ko EHAAn argitaratu (44 zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaen jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Esther Litago Sola andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.

Esther Litago Sola andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile finkoa eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuko Antolamenduko Goi Mailako teknikaria lanpostu funtzionalaren 24760 plazaren jabea dena, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko hautatua izan da.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Esther Litago Sola andrea Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2017ko apirilaren 3tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Esther Litago Sola andrea zerbitzu berezietan deklaratzea, izendatzen den egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 21a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala