Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2017ko apirilaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

PAKEA PREVISIÓN, E.P.S.V. EN LIQUIDACIÓN
1799

IRAGARKIA, «Pakea Previsión, EPSV, en liquidación» desegin eta likidatzeari buruzkoa.

«Pakea Previsión-Entidad de Previsión Social Voluntaria» erakundearen ezohiko batzar orokorrak, 2016ko azaroaren 21eko bileran, bere eskumenak baliatuz eta 2016ko azaroaren 21etik aurrerako ondorioekin, erabaki zuen «Pakea Previsión-Entidad de Previsión Social Voluntaria» izeneko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea desegitea, likidazio-aldea irekitzea eta likidatzaileak izendatzea.

«Pakea Previsión- Entidad de Previsión Social Voluntaria, en Liquidación» erakundearen ezohiko batzar orokorrak, 2017ko martxoaren 22ko bileran, bere eskumenak baliatuz eta 2017ko martxoaren 22tik aurrerako ondorioekin, erabaki zuen «Pakea Previsión-Entidad de Previsión Social Voluntaria, en Liquidación» izeneko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundea likidatzea, likidazioaren azken balantzea eta likidatzaileek ondarea banatzeko egindako proiektua onartuta.

Erabaki horiei buruzko agiriak helbide sozialean daude interesdunen eskura.

Goiko hori ulertzen da Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren 20.e eta 26.2 artikuluen ondorioetarako.

Donostia, 2017ko martxoaren 22a.

«Gestión de Edificios, Instalaciones Sanitarias y Servicios, S.A.U.» bazkide sustatzaileran ordezkaria.

IÑIGO ARRUTI NARVAIZA.


Azterketa dokumentala