Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2017ko apirilaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1795

IRAGARKIA, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariak kontsumo-arloko SAN-48A001-6-2017 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela jakinarazteko dena.

Erabakia jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Erabaki horren arabera, jakinarazten da Eurogestión Digital y Telecomunicaciones, S.L. enpresari zehapen-espedientea ireki zaiola 2017ko martxoaren 2an, kontsumo-arloan ustez arau-hausteak egin baititu.

Legezko oharrak:

Hamabost eguneko epea dago zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia ikusteko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon duen bulegoan aztertu ahal izango du espedientea (Rekalde zumarkalea 39-A).

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta hark jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 21a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendaria.
Horren ordez.

Zerbitzu zuzendaria,

SUSANA CEJUDO FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala