
68. zk., 2017ko apirilaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1768
EBAZPENA, 2017ko martxoaren 21ekoa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko irakasle titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez egin zen (2016-12-05eko BOE eta 2016-11-28ko EHAA).
2016ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez (2016-12-05eko EBO eta 2016-11-28ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Luis Martínez Fernández jauna (NAN: 14601789D) Unibertsitateko irakasle titular izendatzea; jakintza arloa: «Aljebra»; Kodea: TUC8/1-D00127-24; Saila: «Matematika»; Ikastegia: «Zientzia eta Teknologia Fakultatea»; Hizkuntza-eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: osoa.
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2017ko martxoaren 21a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.
RSS