Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2017ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GERNIKA-LUMOKO UDALA
1738

IRAGARKIA, Gernika-Lumoko Zarata Mapa eta Ekintza Plana hasierako izaeraz onartzeari buruzkoa.

Udalbatza Osoak, 2017ko urtarrilaren 25ean egindako bileran, hauxe erabaki zuen:

1.– Gernika-Lumoko Zaraten Mapa hasierako izaeraz onartzea, eta jendaurrean jartzea hilabeteko epean.

2.– Gernika-Lumoko Ekintza Plana hasierako izaeraz onartzea.

3.– Gernika-Lumoko Ekintza Plana Dokumentua bidaltzea zarata-fokuen erakunde titularrei nahiz gaiarekin lotura duten gainerako administrazioei, 30 egun balioduneko epean, txostena egin dezaten:

Bizkaiko Foru Aldundiako Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Saila.

Euskal Trenbide Sarea.

Gernika-Lumoko udalerriko industriak.

4.– Jendaurrean jartzea hilabeteko epean eta herritarren parte-hartzeko tramitea gauzatzea.

5.– Erabaki honen kopia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta adieraztea ezen zarata maparen dokumentazioa interesa dutenek eskuratu ahal izango dutela Gernika-Lumoko Udaletxeko bulegoetan eta Udaletxeko webgunean.

Gernika-Lumo, 2017ko otsailaren 3a.

Alkatea,

JOSÉ MARÍA GORROÑO ETXEBARRIETA.


Azterketa dokumentala