
66. zk., 2017ko apirilaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1736
IRAGARKIA, 647/2016 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Izarra Fernandez Echeandiak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du 647/2016 prozedura laburtuaren izapideetan, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 846/2016 Ebazpenaren aurka; ebazpen horren bidez ezesten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren apirilaren 22ko 123/2016 Ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horretan, webgunean aldi baterako kontrataziorako behin betiko zerrendak argitaratzeko agindua eman zen, modalitate hauei dagokienez: lanpostu hutsen zerrenda eta ordezkapenen zerrenda (2014ko aldi baterako kontrataziorako zerrendak) erizaintzako laguntzaileen kategorian (1 lehentasuna).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betetzeko, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak, eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 29a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS