Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2017ko apirilaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
1734

IRAGARKIA, zenbait zergapekoren gaineko espedientetan erabakitako ondasun enkanteari buruzkoa.

Nik, Zuriñe Embid Zubiria andreak, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria naizen aldetik,

JAKINARAZTEN DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 65.1. artikuluak ezarritakoaren arabera, aplikatu beharrekoa da uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretua, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorra onartzen duena. Diru Bilketako Erregelamendu Orokor horren 101. artikuluak xedatutakoa betez, hainbat zergapekoren kontra bideratutako ondorengo espedienteetan erabakiak hartu dira, eta, horien bidez, dekretuz agindu da iragarki honetan I. Eranskin gisa jasotako zerrendan dauden ondasunak enkante bidez besterentzea.

Enkantea 2017ko maiatzaren 16an izango da, 10:00etan, Eusko Jaurlaritzako Lakua 2 Eraikinean, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1. zenbakian. Aipatutako artikulu horretan xedatutakoa betetzeko argitaratzen da iragarki hau, eta enkantean parte hartu nahi dutenei honako hau ohartarazten zaie:

Lehenengoa.– Enkantean atera beharreko ondasunak lotez osatuta daude. Ondasunak, horietako bakoitzerako enkante-tasa eta lizitazio-tarteak I. Eranskinean deskribatzen dira.

Bigarrena.– Ondasun horiek kargetara eta zametara atxikita daude, eta, halakorik balego, ondasunen deskribapenean eta espedientean jasota daude. Karga eta zama horiek mantendu egingo dira, eta iraungitzen direnean ere, ezingo da erremateko prezioa aplikatu.

Hirugarrena.– Enkante-tasa da eskaintzak egiten hasteko gutxieneko zenbatekoa. Horrenbestez, ezin dira enkante-tasa baino eskaintza txikiagoak egin, eta ondoz ondoko eskaintzak adierazitako tarteetara egokitu beharko dira.

Enkante-tasak ez ditu ondasunen eskualdaketari dagozkion zeharkako zergak barne hartzen. Esleipendunak ordainduko ditu eskualdaketatik eratorritako gastu eta zerga guztiak, lehentasunekoez besteko kargen kitapena, Ondasunen Erregistroan jasotzean sortutakoak barne.

Jabetza Horizontalari buruzko ekainaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluaren arabera (8/1999 Legeak aldatutakoa), esleipendunak erkidegoaren zorren egoerari buruzko egiaztagiria ematetik espresuki libratzen du Eusko Jaurlaritza, eta esleipendunaren kargura izango dira ordaintzeke dauden gastuak.

Laugarrena.– Interesa dutenek eskuragarri dauden tituluak azter ditzakete, Bilboko San Pedro Plazako 2. zenbakiaren behe-solairuan kokatutako Nahitaezko Diru-bilketaren bulegoan, 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.

Besterendutako ondasunak Jabetza Erregistroan jasota daude jada. Lizitatzaileak ondasun higiezinen jabetza-tituluekin konformatu beharko dira, eta ez dute espedientean daudenez bestelako beste batzuk eskatzeko eskubiderik izango. Administrazioaren betebehar bakarra esleipen-egintzaren ziurtagiria ofizioz ematea izango da, edo, esleipendunak esleipen-egintzan hala eskatzen badu, dagokion salmenta-eskritura, ordainketa-obligazioaren ordez. Edonola ere, salmenta-agiri publikoa titulu bat da, eta horren bidez egin daiteke inskripzioa, hipoteka-legedian ezarritako baldintzetan.

Bosgarrena.– Enkantea ondasunak esleitu aurreko edozein unetan bertan behera utz daiteke, kitatu gabeko zorra, dirua ordaindu arte sortu edo sortzen diren interesak, epe exekutiboaren errekarguak eta premiamendu-prozeduraren kostuak ordaintzen badira.

Seigarrena.– Enkantean lizitatzaile gisa parte har dezake zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duen edonork, horretarako legezko eragozpenik edo murriztapenik ez badu, eta behar bezala identifikatzen bada, edo, hala badagokio, haren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentuarekin. Salbuespen dira Nahitaezko Diru-bilketaren Bulegoko langileak, tasatzaileak, ondasunen gordailuzainak eta premiamendu-prozeduran zuzenean parte hartu duten funtzionarioak.

Zazpigarrena.– Enkantearen aurretik, lizitatzaileek enkante-mahaian eratu behar dute ondasun edo lote bakoitzerako adierazitako enkante-tasaren % 20ko gordailua, eta esleipendunek ez badute erremateko prezioa ordaintzen, ohartarazten zaie gordailu hori zorra kitatzeko erabiliko dela, erremateko prezioa ez ordaintzeagatik dagozkien erantzukizunak eskatzeaz gain.

Gordailua Eusko Jaurlaritza – Diruzaintzaren izenean emandako txeke izendun eta zeharkatu baten bidez ordainduko da, eta erakunde libratuak adostu edo ziurtatu beharko du, datan eta forman.

Lizitatzaileari ez bazaio ondasunik edo ondasun-loterik esleitzen, eskaintza egin nahi duen beste ondasunen edo ondasun-loteen gordailua ordaintzeko aplika dezake emandako gordailu hori.

Inolako esleipenik ez badu jasotzen, enkantean emandako gordailuak itzuliko zaizkio enkantea bukatutakoan, eta betiere Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintzaren bitartez, salbu eta bidezkoa bada hark kudeatutako zorrekin ofizioz konpentsatzea.

Zortzigarrena.– Lizitatzaileek eskaintzak gutun-azal itxian bidal edo aurkez ditzakete, enkantea iragartzen denetik hura hasi baino ordubete lehenagora arte, helbide honetan: Finantza Politika eta Erakunde Baliabideen Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Lakua 01010 – Vitoria-Gasteiz. Gutun-azalak lizitatzaileak edo ahal nahikoa duen ordezkariak sinatutako idazkia izango du, bai eta hura identifikatzeko NAN/IFZ agiriaren fotokopia ere. Idazkian, nahi duen ondasuna edo lotea esleitzeko eskaintzaren prezioa adieraziko du. Horrez gain, ordaindutako gordailuaren ziurtagiria erantsi beharko da, edo lizitatzeko gordailuaren zenbatekoa duen txeke adostua, Eusko Jaurlaritzaren izenean eginikoa. Eskaintzak gehieneko kopurutzat hartuko dira. Mahaia izango da gutun-azal itxietako lizitatzaileen ordezkari, eta haien izenean egingo ditu eskaintzak, haien eskaintzan adierazitako gehieneko muga gainditu gabe. Hala ere, lizitatzaileek aurrez aurre ere parte har dezakete, gutun-azalean adierazitakoaren gaineko eskaintzekin.

Bederatzigarrena.– Loteetako bakoitzean deskribatutako ondasunak ondoz ondo eta etenik gabe aterako dira enkantean, jasota geratu diren ordenan, eta baten batek eskaintzarik izango ez balu, hurrengora igaroko gara. Enkantea amaituko da esleitutako ondasunen zenbatekoarekin ordaintzeko betebeharra duenari eska dakizkion zor guztiak estaltzen direnean.

Hamargarrena.– Lizitazioa hutsik geratzen bada, Mahaiak iragarriko du zuzenean esleitzeko izapidea abiaraziko dela. Sei hilabeteko epean gauzatuko da hori, une horretatik aurrera zenbatuta, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorraren 107. artikuluak ezarritako prozeduraren arabera. Hala ere, lehen lizitazioa egin ondoren, Mahaiak ados dezake bigarren lizitazio bat egitea, hori egokia den eztabaidatu eta gero.

Erabakitzen badu bidezkoa dela bigarren lizitazio bat egitea, berehalakoan iragarriko du, eta tasa berria estaltzeko eskaintzak onartuko dira. Tasa berria lehen lizitazioaren enkante-tasaren % 75 izango da. Horretarako, ordu erdiko epea emango da lizitatu nahi dutenek gordailu berriak eratu ditzaten, besterendu beharreko ondasunen enkante-tasa berriaren arabera, eta aurretiaz eratutako gordailuak erabil ditzakete helburu horretarako. Bigarren lizitazioak lehenengoaren formalitate berberak izango ditu. Esleitu gabeko ondasunak zuzeneko esleipenera igaroko dira; 107. artikuluan dago araututa izapide hori.

Hamaikagarrena.– Esleipendunek, esleipen-egintzan edo hurrengo 15 egunetan, eratutako gordailuaren eta esleipen-prezioaren arteko aldea ordaindu behar dute, eta ohartarazten zaie epe horretan betetzen ez badute, gordailuaren zenbatekoa galduko dutela eta zorrak kitatzeko erabiliko dela. Halaber, Administrazioari ordaindu beharko dizkiote erremateko prezioa ordaindu ez izanak sortutako kalteak.

Esleipen-egintzan Diru Bilketako Erregelamendu Orokorraren 111. artikuluak aurreikusitako aukera gauzatzen duten esleipendunek baimena lor dezakete erremateko prezioa salmenta-eskritura publikoa ematen den egunean ordaintzeko. Kasu horretan, esleipendunak Mahaiari espresuki jakinarazi beharko dio ordainketa-modu horri heldu nahi diola, salmenta-eskritura publikoa ematea eskatzen duen unean. Baimen hori emateko baldintza gisa, Mahaiak erabaki dezake esleipendunak esleipena egin eta 10 eguneko epe luzaezinean gordailu gehigarria eratu dezala. Gordailu hori ezingo da izan enkantean lizitatzeko eskatzen den berme-gordailua baino handiagoa. Baimen horren gainean hartzen diren erabakiak izapide-egintzatzat hartuko dira, eta ezingo dira inolaz ere erreklamatu edo errekurritu.

Hamabigarrena.– Indarreko legediaren arabera, ondasunak edo eskubideak lehentasunez eskuratzeko eskubidea duen interesdunik balego, behin esleipena adostuta, interesdun horiei jakinaraziko zaie esleipena. Behin betiko esleipena etenda egongo da, indarreko legearen arabera interesdunek eskubide hori gauza dezaketen bitartean.

Hamahirugarrena.– Esleitu gabeko ondasunen bat geratuko balitz, hura zuzenean esleitzeko izapidea abiaraziko da, sei hilabeteko epeaz gehienez ere, eta, une horretatik aurrera, eskaintzak aurkez daitezke enkante-mahaian, gutun-azal itxian.

Zuzeneko esleipenaren gutxieneko prezioa lehen lizitazioaren enkante-tasa izango da, bigarren lizitazio bat egitea bidezkotzat jo ez bada. Bi lizitazio egin badira, ez da gutxieneko preziorik egongo. Dena dela, enkante-mahaiak uste badu ondasunei edo loteei tasazioz emandako balioaren eta interesdunek eskainitako prezioaren arteko aldea neurriz kanpokoa dela, eskaintza onartezina dela adieraz dezake, eroslea ondasunaren jabearen kaltetan bidegabeki ez aberasteko, eta erabaki dezake salmenta ez formalizatzea.

Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzan, Donostia kalea 1, Lakua 01010 – Vitoria-Gasteiz helbidean, 9.00etatik 14.00etara. Gutun-azalak eskaintzaileak edo ahal nahikoa duen ordezkariak sinatutako idazkia izango du, bai eta hura identifikatzeko NAN/IFZ agiriaren fotokopia ere. Idazkian, nahi duen ondasuna edo lotea zuzenean esleitzeko eskaintzaren prezioa adieraziko da.

Aurkeztutako eskaintzen arabera, esleipen-proposamena egingo da, hala badagokio, eta akta bidez formalizatuko da. Zuzeneko esleipenean interesa dutenei eska dakieke gordailu bat ordaintzea, egokitzat jotzen den zenbatekoan, eta behar bezala adieraziko da hori, esleipen zuzenaren izapidea iragartzean. Halaber, ohartaraziko zaie, erremateko prezioa ordaintzen ez badute, kasuan kasu ordaindutako gordailua prozeduraren xede den zorra kitatzeko erabiliko dela, erremateko prezioa ez ordaintzeagatik dagozkien erantzukizunak eskatzeaz gain.

Behin hilabeteko epea igarota, Enkante Mahaiak aurkeztutako eskaintzak irekiko ditu, eta ondasunak eslei ditzake, erabakitzen badu eskaintza horietako bat nahikoa dela jada. Osterantzean, epea hilabete gehiago luzatuko da, eskaintza berriak aurkeztu edo daudenak hobetzeko, nahiz eta ordura arte aurkeztutako eskaintzak baliozkoak izango diren. Prozedurak horrela jarraituko du, ondoz ondo, sei hilabeteko epeaz gehienez ere. 6 hilabeteko gehieneko epea igaro eta esleipenik egon ez bada, izapidea amaitutzat emango da, eta esleitu gabeko ondasunak edo eskubideak Udal hartzekodunari esleitzeko izapideak abiaraziko dira, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorraren 108. eta 109. artikuluen arabera. Hala ere, ondasunak edo eskubideak Tokiko Ogasunari esleitzea adostu aurretik egindako azken enkantearen tasa ordaintzen duen edozein interesduni esleituko zaio ondasuna edo eskubidea.

Esleipen zuzen bidez besterentzeko izapideari buruzko atal honetan berariaz xedatzen ez diren kasuetan, aurretiaz enkanteen gainean ezarritakoari men egingo zaio, aplikatu behar den gaietan.

Hamalaugarrena.– Eusko Jaurlaritzak eskubidea du proposatzeko esleitu ez diren ondasun enbargatuen zor ordaindu gabeak haren alde eslei daitezen, ordainean egindako esleipenaren bidez, Diru Bilketako Erregelamendu Orokorraren 109. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 27a.

Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria,

ZURIÑE EMBID ZUBIRIA.

I. ERANSKINA. ENKANTEAN ATERA BEHARREKO ONDASUNEN ZERRENDA

1. Lotea:

Premiamendu-espedientearen zk.: 2014EXP37014523.

Finkaren deskribapena erregistroan:

Hirikoa: ehun eta hogei partetik biko partaidetza indibisoa, zeinaren titularrari baitagokio bat zenbakiko elementuaren garajeen hirugarren solairuko berrogeita hamazortzi zenbakiko partzelaren erabilera. Gorputz nagusia, zeina ibilgailuak gordetzeko erabiltzen baita, eta erabileragatik zatiezina baita; hiru solairutan banatzen da, lehena, bigarrena eta hirugarrena, behe-kotan kaleko mailatik zenbatuta. Guztira, hirurogeita bi plaza ditu, ibilgailuak gordetzeko. Kokatuta dagoen orubearen azalera osoa hartzen du, hau da, seiehun eta hirurogeita bederatzi metro eta berrogei dezimetro koadro; hauek ditu mugakide: iparraldean, Santa Isabel kalea; hegoaldean, Santa Isabel kalea; ekialdean, kale horretako berrogeita hamahiru zenbakiko etxea; eta, mendebaldean, kale horretako berrogeita hamaika zenbakiko etxea. Arrigorriagako multzo arkitektonikoan dago kokatuta, Santa Isabel auzoan, Abusun, eta berrogeita hamabi A eta berrogeita hamabi B zenbakiekin adierazitako bi etxek osatzen dute.

Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: Finkaren ehun eta hogei partetik biko partaidetza indibiso baten jabari osoa, izaera pribatiboarekin.

Erregistroko inskripzioa:

Inskribatuta dago Bilboko 13. Jabetza Erregistroan, 1100. liburukian, 123. liburuan, 214. folioan. Erregistro-finka: 7293/46. IDUFIR: 48036000037074.

Finkaren gainean indarrean dauden kargak:

Bilbao Bizkaia KUTXAREN aldeko hipoteka, Ignacio de Miguel Durán notarioaren aurrean formalizatua 2006ko ekainaren 12an, mailegu honen bermerako: hemeretzi mila eta berrehun euroko printzipala; mila bederatziehun eta hogei euroko interes arrunten muga; zazpi mila seiehun eta laurogei euro berandutze-interesei erantzuteko; eta hiru mila eta seiehun euro gastu eta kostuetarako; hamabi urteko epean, eskritura egiletsi zen egunetik aurrera zenbatuta. Erakunde hartzekodunaren alde inskribatzen da mugaeguneratze aurreratuaren itunaren ondoriozko suntsiarazteko ahalmena, eskrituran itundutako betebeharrak ez betetzeagatik.

2016ko irailaren 28an, 3.549,99 euro-ko zenbatekoa zegoen ordaintzeke osotara.

Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:................................................12.054,40 euro.

Aurretiko kargak edo zamak:...............................................................................3.549,99 euro.

Gutxieneko tasa enkanterako:.............................................................................8.504,41 euro.

Lizitatzeko tarteak: 500,00 euro.

2. Lotea:

Premiamendu-espedientearen zk.: 2014EXP37012831.

Finkaren deskribapena erregistroan:

Hirikoa.– hiru zenbakia – negozio-lokala, hiru zenbakikoa edo eskuina/ezkerra Intxaurrondon eraikitako blokeetatik hiru zenbakiko blokearen bat zenbakiko etxearen iparraldetik sartuta; gaur egun, Donostiako Gaztelu multzoko zortzi zenbakiarekin dago adierazita. Azalera eraikia berrogei metro koadrokoa da, eta, azalera erabilgarria, berriz, hogeita hamazazpi metro eta hamalau dezimetro koadrokoa. Hona hemen mugakideak: mendebaldean edo sartzerakoan eskuinean, lau zenbakiko lokala, eskuina/eskuina; ekialdean edo ezkerrean, bi zenbakiko lokala; iparraldean edo aurrealdean, finkaren lursail librea; eta hegoaldean edo bizkarrean, bat zenbakiko etxearen zorupea.

Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: Finkaren jabari osoa.

Erregistroko inskripzioa:

Inskribatuta dago Donostiako 1. Jabetza Erregistroan, artxiboko 1806. liburukian, Donostiako 220. liburuan, 2. sekzioan, 204. folioan, 1. inskripzioan. Erregistro-finka: 10203. IDUFIR: 20007000459542.

Ez du lehentasunezko karga edo zamarik.

Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:...............................................34.048,02 euro.

Gutxieneko tasa enkanterako:..........................................................................34.048,02 euro.

Lizitatzeko tarteak: 1000,00 euro.

3. Lotea:

Premiamendu-espedientearen zk.: 2010EXP37017872.

Finkaren deskribapena erregistroan:

Hirikoa.– bi zenbakia.– lokala; industria-xedeetarako lokal propioa, beheko solairuan, Argui-Lore etxearen atariaren eskuinean (sartzerakoan), zenbakirik gabe, gaur egun hamabi zenbakia, Kosta auzoan (Hondarribia), Errotazar esparruan, Santa Engrazian. Hirurogei metro koadroko azalera du, eta hauek ditu mugakide: aurrealdean, errepide nagusitik bereizten duen inguruko lursailaren zati bat; ezkerrean, sartzerakoan, ataria, eskailera-kaxa eta beheko solairuko beste lokala; eskuinean, ekialdeko fatxada, eta, hondoan, atzealdeko fatxada.

Katastroko erreferentzia: 9701210.

Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: finkaren jabari osoa, izaera pribatiboarekin.

Erregistroko inskripzioa:

Inskribatuta dago Irungo Jabetza Erregistroan, artxiboko 1719. liburukian, 410. liburuan, 21. folioan, Hondarribiko udalerrian. Erregistro-finka: 2897.

Lehentasunezko kargak:

Hipoteka Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren alde, bostehun eta hamar euro eta laurogei zentimoko printzipalari erantzuteko; Leopoldo Stampa notarioaren aurreko eskrituran formalizatu zen, mila bederatziehun eta hirurogeita biko urriaren hogeita zortzian.

2016ko abuztuaren 4an, hipoteka kitatuta zegoen.

Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:...............................................26.830,24 euro.

Gutxieneko tasa enkanterako:..........................................................................26.830,24 euro.

Lizitatzeko tarteak: 1000,00 euro.

4. Lotea:

Premiamendu-espedientearen zk.: 2011EXP37004830.

Finkaren deskribapena erregistroan:

Hirikoa: zazpi zenbakiko elementua.– Trapagarango Colón kaleko 2 zenbakiarekin adierazitako etxearen lehenengo goi solairu edo pisuaren eskuineko E etxebizitzaren erdi indibisoa. Hirurogeita bederatzi metro eta laurogeita bederatzi dezimetro koadroko azalera du. Honako hauek ditu: ataria, korridorea, sukaldea, lau gela, komuna eta terraza. Mugakideak: hegoaldean, horma; iparraldean, eskailera-kaxa eta -tranpala eta ezkerreko etxebizitza; mendebaldean, eskailera-tranpala eta patioa; eta, ekialdean, fatxada. Katastroko erreferentzia: U3041521R.

Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: erdi indibiso baten jabari osoaren titularra.

Erregistroko inskripzioa:

Inskribatuta dago Portugaleteko Jabetza Erregistroan, artxiboko 1435. liburukian, 182. liburuan, 83. folioan. Erregistro-finka: 7293/46. IDUFIR: 48031000525293.

Indarrean dauden kargak:

Hipoteka Bilbao Bizkaia Kutxaren alde, eta erakunde horren alde kargatua, mugaeguneratze aurreratuaren itunaren ondoriozko suntsiarazteko ahalmena, ordaintzeko betebeharrak ez betetzeagatik, zeina María Yolanda Fernández Sainz notarioaren aurrean formalizatu baita bi mila eta lauko irailaren hogeita hamarrean, eta honako hauen bermean: ehun eta berrogeita lau mila euroko mailegu-printzipala; horren interes arrunten ordainketa hamalau mila eta laurehun euroko mugarekin; berrogeita hamazazpi mila eta seiehun euro kalte-ordain edo berandutze interesei erantzuteko (ehuneko hemeretzia); gehi bederatzi mila eta seiehun euro kostu eta gastuetarako.

Bi mila eta hamaseiko azaroaren hamaikan, zorrean den zenbatekoa 102.547,86 euro-koa da.

Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:...............................................28.036,65 euro.

Aurretiko kargak edo zamak:..........................................................................102.547,86 euro.

Gutxieneko tasa enkanterako = zorren guztizkoa (97.6.b artikulua) 2. DBEO)..7.554,16 euro.

Lizitatzeko tarteak: 500,00 euro.

5. Lotea:

Premiamendu-espedientearen zk.: 2014EXP37010103.

Finkaren deskribapena erregistroan:

Landa-finka: San Roke izeneko etxaldearen bederatziren indibisoa (Elorrioko udal-mugartearen Goieta kalearen 12. zenbakian); hamabost area eta hogeita bi zentiareako azalera du. Hona hemen mugakideak: iparraldean, Santa Ana Komentuko Mojen Komunitatearen ortua; hegoaldean, trenbiderako banandutako lur-zerrenda; ekialdean, José Niceto Uquizu-ren jaraunsleen etxaldea; eta, mendebaldean, gurdibidea. Katastroko erreferentzia, zenbaki finkoa: U3020482G.

Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: bederatziren indibisoaren jabari osoko titularra, araubide pribatiboan.

Erregistroko inskripzioa:

Durangoko Jabetza Erregistroan dago inskribatuta, artxiboko 1708. liburukian, Elorrioko 142. liburuan, 105. folioan. Erregistro-finka: 7963. IDUFIR: 48009000322907.

Ez du lehentasunezko karga edo zamarik.

Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:.................................................6.943,17 euro.

Gutxieneko tasa enkanterako:............................................................................6.943,17 euro.

Lizitatzeko tarteak: 500,00 euro.

6. Lotea:

Premiamendu-espedientearen zk.: 2012EXP37002390.

Finkaren deskribapena erregistroan:

Hirikoa: bederatzigarren zenbakia: merkataritza-lokala, Pasai Antxoko Hamarretxeta kalearen hogeita hirugarren zenbakiarekin adierazitako etxearen beheko solairuan. Azalera berrogeita hiru metro eta hirurogeita hamazortzi dezimetro koadrokoa da. Hauek ditu mugakide: iparraldean, ataria; hegoaldean, Isidro Setien plazarako sarbidea (gaur egun, Axular plaza); ekialdean, zortzigarren zenbakiko lokala eta ataripea; eta, mendebaldean, etxabeko eskuineko lokala, hirugarren zenbakiari erantsia, eskailera-kaxa eta hamargarren zenbakiko lokala.

Zordunak finkaren gainean dituen eskubideak: finkaren jabari osoa, izaera pribatiboarekin.

Erregistroko inskripzioa:

Donostiako 5. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago, Pasaiako 224. liburuaren 14. folioan, artxiboko 1814. liburukian. Erregistro-finka: 3858. Idufir: 20011000230391.

Ez dauka aurretiazko kargarik, ez zamarik.

Lotea osatzen duen ondasunaren balioespena:...............................................62.370,27 euro.

Gutxieneko tasa enkanterako:..........................................................................62.370,27 euro.

Lizitatzeko tarteak: 1.000,00 euro.


Azterketa dokumentala