
66. zk., 2017ko apirilaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (233 KB - 2 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1733
IRAGARKIA, 2017ko martxoaren 27koa, Etxebizitzako Arabako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza babestuen esleipenen ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Interesdunak Etxebizitzako Arabako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Samaniego kalea 2, 1.a, Vitoria-Gasteiz), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz onartu edo uko egin beharko diote esleipenari. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango dute, agertzen direnetik aurrera, edo, adierazitako epean agerraldirik ez badago, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Adierazitako epean, esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko-egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistrotik, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 27a.
Administrazio eta zerbitzuen arduraduna.
(Absentziaz, sailburuaren 2017ko martxoaren 8ko Aginduaren arabera).
Etxebizitzako Arabako lurralde-ordezkaria,
ANTONIA DAZA GUTIERREZ.
RSS