
66. zk., 2017ko apirilaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 4 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1730
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-hegaldi fotogrametrikoa egiteko zerbitzuaren lizitaziorako (007SV/2017 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 007SV/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-hegaldi fotogrametrikoa egitea.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitzan eta Euskadiko lurraldean.
d) Burutzeko epea: 2017ko abenduaren 15a arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrehun mila (200.000) euro, gehi BEZari dagozkion berrogeita bi mila (42.000) euro. Beraz, guztira, berrehun eta berrogeita bi mila (242.000) euro.
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: berrehun mila (200.000) euro.
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko:
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko apirilaren 20a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren betebeharrak:
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko da, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuan, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Kontratuaren helburu den jarduera-arloan enpresak azken hiru (3) ekitaldietan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 200.000 eurokoa izan behar da.
B) Kaudimen teknikoa:
a) Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 5 urteetan, gutxienez, kontratuaren xedearen antzeko hiru lan egin behar izan ditu.
b) Lantaldea osatuko duten pertsonen zerrenda eta horien titulua edo Elkargoaren ziurtagiria. Halaber, pertsona horien curriculum vitaeak aurkeztu behar dira, beren eskarmentua egiaztatuz. Lantaldea, gutxienez, teknikari hauek osatu behar dute:
b.1.– Honako titulu hauetako bat daukan pertsona bat: Geodesia eta Kartografia Ingeniaritza, Topografiako Ingeniaritza Teknikoa edo Geomatika eta Topografia Ingeniaritza, eta hegaldi fotogrametrikoak zuzentzen edo LIDARen hiru urteko eskarmentua duena, gutxienez.
b.2.– Hegazkinetako tresna fotogrametrikoetan eta hegaldiaren datuak prozesatzen gutxienez urtebeteko eskarmentua duen pertsona.
b.3.– Hegaldi fotogrametrikoetan gutxienez urtebeteko eskarmentua duen pilotua.
c) Kontratua gauzatzeko gutxieneko baliabideak izango dituela adierazi eta horien deskribapen zehatza aurkeztu behar da. Gutxieneko baliabideak honako hauek izango dira:
c.1.– Gutxienez 1 edo 2 Hz-ko frekuentzia bikoitzeko GNSS nabigazio-sistema, hegazkinean jarritakoa. Haren serie-zenbakia zehaztu behar da.
c.2) (IMU/INS) sistema inertziala, >= 200 Hz datu-erregistrodun frekuentziarekin, bere serie-zenbakia zehaztuta.
c.3.– Eskaintzak aurkezteko azken-egunean indarrean dagoen aeronabegabilitate-ziurtagiria duen hegazkina. Hegazkinaren matrikulari buruzko agiriak aurkeztu behar dira.
c.4.– Formatu matrizialeko eta gutxienez 100 mm fokuko kamera fotogrametriko digitala, eskaintzak aurkezteko azken egunean bi urtetik beherako antzinatasun egiaztagiriduna.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko apirilaren 21a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten dena.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1.– Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2.– Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza posta-bulegoan zein egunetan jarri den, eta egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3.– Herria eta posta kodea: 01010 – Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxieneko edo gehieneko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak:
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 51 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 51 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.2 puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: ponderazioa, guztira: 49 puntu.
A) Hegaldi fotogrametrikoa egiteko proiektua eta metodologia: 26 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
B) Hegaldi fotogrametrikoan lortutako datuak prozesatzeko metodologia. Ponderazioa: 8 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
C) Lanen kalitatea bermatzeko prozedura. Ponderazioa: 15 puntu. Ikusi karatularen 30.2.2 puntua.
11.– C gutunazalak irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 – Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko maiatzaren 3a.
d) Ordua: 12:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– B gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 – Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko maiatzaren 10a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
13.– Bestelako argibideak: ez.
14.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
15.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 24a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.
RSS