
66. zk., 2017ko apirilaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1729
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1006/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
126/17 epaia eman da 17-07-2007an, seme-alabentzako neurrietarako 1006/2016 prozeduran. Prozedura hori Dolly Eghobamienek bideratu du Enodogban Aibangbee Iyekhuren aurka Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian.
Enodogban Aibangbee Iyekhu demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 7a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS