
66. zk., 2017ko apirilaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1723
EBAZPENA, 2017ko martxoaren 17koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ondarroa eta Lekeitio bitarteko itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoaren itsasertzean molusku bibalbioak ekoizteko proiektua.
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan, espediente hau izapidetzen ari da: molusku bibalbioak ekoizteko itsas-hazkuntzako instalazio bat jartzea Ondarroa ea Lekeitio arteko itsasertzean.
Horrenbestez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 86. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ondoko lerroetan aipatzen den espedientea jendaurrean jartzea, 30 egun naturalez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Espedientea: Matxitxako Moluskuak-en proiektua, molusku bibalbioak ekoizteko 12 tretza instalatzea helburu duena. Tokia: Ondarroa eta Lekeitio bitarteko itsaso eta lehorraren arteko jabari publikoa.
Bigarrena.– Jarduera hori ezartzeak eragiten diela uste dutenek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, eta, horretarako, espedientea eskuragarri izango dute Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1 eraikina, 3. solairua).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 17a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZKUE MUGICA.
RSS